Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/06/16

Bergarako Gaztetxeak 11 urte!!

Bergarako gaztetxeak 11 urte bete ditu


Bergarako gaztetxeak 11 urte betetzen ditu kartzela zaharrean dagoenetik eta mugarri hau ospatzeko egitarau oparoa antolatu du. Bereziki ekainak 18rako, bertan izango da eta gaztetxeko urteurrenaren bertso-bazkaria.
Egitaraua:
Ekainak 16 (Osteguna)

18:30etan Anarkherria 25 Urte hitzaldia, Hizlaria: Jakue Pascual
21:00tan Afaria “Auzoko” taldearen eskutik. Munduko Janariak izango dira dastagai. Talde honek, etorkinen integrazioa euskararekin uztartzen du eta honakoan etorkinekin batera euren lurraldeetako janariak egongo dira (senegal, latinoamerika, EH, Maroko). Afarirako sarrera 3 eurokoa izango da.
Ekainak 17 (Ostirala)

23:00tan. “Apropox” antzerki taldearen eskutik “Eunon” hitzik gabeko antzezlana.
Ekainak 18 (Larunbata)

12:00tan triki poteoa gaztetxetik abiatuta
14:30tan bertso bazkaria egongo da Eneritz Zabaleta eta Unai Gaztelumendi bertsolarien eskutik. Tiketak 8 euroren truke Arrano eta gaztetxean daude salgai.
19:00etan dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen duen taldea izango da.
22:30etan kontzertuak: Fight to Life, AMD eta Ziggy and Koustic.

Ekainak 19 (Igandea)
22:30etan Zinekluba kanpoko patioan: Mi Mejor Enemigo.

Ekainak 20 (Astelehena)
18:30etan La Ternura De Los Pueblos hitzaldia Jesus Valencia-ren eskutik.

Ekainak 21 (Asteartea)
18:30etan Musika Zuzenean, webgunearen aurkezpen tertulia herriko musikariekin.
21:00tan Txapa irratian (97.2 FM eta www.txapairratia.org atarian) Sasi guztien azpitik gaztetxeko historia, gaur egungo egoera eta etorkizuna aztertuko dituen irratsaio berezia.
Bergarako gaztetxea, 11 urtez kartzela zaharra askatasun gune bilakatzen