Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/06/16

KATTAGORRIN DESALOJO ILEGALIK EZ!!! ETXE HUTSIK EZ!!

Busturiko Kattagorri eraikineko bizilagunek desalojo arriskuan daudela salatu dute

2011, Ekainak 15

Oharra:

Busturiko herrian dagoen Kattagorri orain dela 10 urte hilik egon ondoren, guk otsailaren 12an bizitza eman genion etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko asmoz. Orain 8 gazte gaude bizitzen eta lau hilabetetan etxea atondu eta gero (soloa, konponketak, garbiketak eta ekitaldi desberdinak), gure dinamika zabaltzeko asmotan genbiltzala, bihar (ekainak 16, osteguna) bota egin nahi gaituzte prozesu ilegal baten ondoren.

Etxe honek ez du jaberik eta horretaz aparte, prozesu honetan eman diren pausuek ez dute legedia betetzen eta ez dira iñoiz eman. Lau hilabete hauetan ertzaintzaren jazarpena ere salatu nahi dugu.

Beraz, egoera hau salatzeko bihar goizeko 10etan kontzentrazioa egingo dugu etxe aurrean Busturi herriko Bilduren babesarekin.

KATTAGORRIN DESALOJO ILEGALIK EZ!!!
ETXE HUTSIK EZ!!!