Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/06/17

Eutsi Kukutza!

Zuetariko askok badakizuen moduan, orain dela pare bat hile udaltzaingoak gaztetxera etorri ziren. Ostirala zen, goizaldeko ordu biak, usurpazio salaketa baten berri eman eta horren ondorioz eraikinean zeudenak identifikatzea zen asmoa.

Gau horretan identifikatutako pertsonak zirkorako materialak deskargatzen ari ziren eta oraingoz ez dituzte deitu deklaratzen joateko.    Epaiketa prozesua hasi barik dagoela esan leike, baina badakigu Cabisa bere helburua betetzeko aurrerapausuak egiten ari dela, Kukutza hustu eta berau botatzea, hain zuzen be.

  Horregatik, sinadura eta atxikimenduak biltzeko kanpaina egiten hasi gara, Kukutzak inoiz baino gehiago behar duelako jendearen laguntza, urte luzeetan Errekalde zein Bilbo mailan beragaz lanean egondako mundu guztiaren laguntza, danok garelako Kukutza.

  Momentuz, lanean jarraituko dugu, geure proiektu eta ilusioak eraikitzen, 13 urte hauetan egin dugun su eta indar berberagaz.Cabisa, orain 17 urte eraikina erosi eta gaur egun arte inongo ardurarik agertu ez duen eraikin enpresak salerosketa askeko etxebizitzak egin nahi ditu, Errekalde auzoak behar ez dituen arren.

Kukutza zutunik!