Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/05/04

Zallako Gazte Asanbladak joan den apirilaren 30ean bidalitako oharra:

Kaixo lagunok,

Gaur, 2011ko apirilaren 30ean, Zallako Gazte Asanbladak, Gaztetxeak jaso duen erasoa publikoa egiteko prentsaurreko bat eman du. Honez gain, Gaztetxearen kontrako epaiketari begira, 3 inputatuen egoera salatzeko aprobetxatu dugu.

Gogoratzen dizuegu denoi ere bai, maiatzaren 28an, Zallako Gazte Eguna izango dela, eta herri guztia parte hartzeko intentzioarekin prestatuta dago.

Mezu honetarekin batera prentsaurrekoko textu integroa bidaltzen dizuegu.

Zallako Gazte Asanblada.



Prentsaurrekoa:


Zallako Gaztetxea berriro ere erasotua izan da. Aurreko asteburuan, Gaztetxean sartu ziren atea apurtuz, eta hirugarren solairuko komuneko ur odia puskatu zuten. Honek ura galtzen hasi, eta etxe osoa urez bete zuelarik.  Etxea guztiz zaharkituta dagoela kontutan hartuta, harrisku handia supozatzen du, bai eraikinerako, baita hau erabiltzen dugunontzako ere.

Argi dago holako ekintza bat aldez aurretik pentsatutako zerbait izan dela, eta etxea ondo ezagututa egin dela. Beraz, ez daukagu dudarik ahalik eta kalte gehien egiteko izan dela eta noski, gu Gaztetxetik botatzeko. Norbaitek nahiago du etxea suntsitu guk erabiltzea baino.

Hau ez da hiru urte hauetan aurkitutako lehen oztopoa.

Zallako Gaztetxeak aurretik duen epaiketa luzeari begira, beste behin hiru inputatuek bizi duten egoera larria salatu nahi dugu. Izugarrizko eskaera ekonomiko desegokiez gain, hiru urte salaketa faltsuen biktima izateaz gain , enbargu eskaerak…

Gazte Asanbladak, hiru inputatuak eraikuntzan sartu ez zirela berresten du. Errudunak bilatu nahi dituzte salaketarako baserik gabe eta honek, poliziaren inkonpetentzia argi uzten du. Eraikuntza erabili ezin eta huts batek hiru pertsona baino gehiago balio omen du, eraikuntza bertan behera erortzea nahiago dute, erabilpen sozial bat ematea baino.

Gaurko prentsaurrekoa, jabearekin akordio batera heldu ginela mahaiganeratzeko probeztu nahi dugu, gaur egun honek ezeztatu arren.

Zallako Gazte Asanbladak, beste hainbat eragile sozial, politiko, sindikal… bezala, gazteria zapaltzeko estrategia baten barruan sartzen dela uste du, beldurra sartuz eta proiektu kultural bat delitua izango balitz bezala ikustarazi nahi digute, desmobilizazioa eta parteartze-eza (pasibitatea) lortzeko asmoz. Eskaera ekonomiko handi honek Gazte Asanbladara hurbildu nahi diren orori abisu gisa kokatzen dugu.

Gertatukoaren gainetik, Zallako Gazte Asanbladak herriarentzako ekintza guztiak mantendu ditu. Beti, ahal den borondate hobearekin, denon iritziak entzuteko tresnak sortuz eta hauek errespetatuz, herri hobea lortzeko asmoz gure ustetan.

Gazte Asanbladaren gazteok bezala, salaketa kentzea exijitzen dugu, inputatu hauei mina konpondu, eta Gaztetxea herriaren jabego bezala aldarrikatu.

Datorren maiatzaren 28an, Zallako Gazte Egunean salaketa eta aldarrikapenari tartea zabaldu nahi diogu. Prentsaurreko honen bidez, herritar orori gonbitea luzatu nahi diogu, maiatzak 28an, injustizia honi aurre egiteko gurekin bat egitea Gazte Egunean.

Eskerrik asko.

Zallako Gazte Asanblada.