Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/05/04

CSO Casas Viejas hizpide Kortxoenean.

2007ko Azaroaren 29an goizeko 8:00tan hasi zen Casas Viejas zentro sozial
okupatuaren desalojoa. Sei pertsonek bere besoak eraikinera lotu dituzte,
horietako bi lau metroko sakonera duen tunel batetan. Kanpokaldean,
bitartean, ehundaka pertsonek azkeneko desalojo saiakera ekiditeko
manifestatu dira Sevillako kaletatik. Dokumental hau CSOA Casas Viejas-en
desalojoak iraun zuen 36 orduen kronika bat da.

Ostegun honetan, Maiatzak 5, 19:0tatik aurrera dokumentala aurkeztuko dugu
Casas Viejas-eko kide batzuekin batera. Ondoren, beraiekin mahai-inguru
ireki bat egingo dugu jendeak beraien galderak, dudak, pajeoak… plazaratu
ditzan.

Dokumentalaren trailerra:
http://grosekoga.net/2011/05/02/casas-viejas-sevillako-csoako-kideak-maiatzak-5-1900tan/