Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/04/04

Kataxulo Gaztetxearen 5. urteurrena ospatuko dute Oiartzunen

Kataxulo Gaztetxeko hontzak bost urte bete dituela eta, apirilaren 9tik 17ra bitartean egitarau zabala antolatu dute Oiartzunen. Kontzertu ugari, zine emanaldiak, tailerrak, hitzaldiak… denetarik izango du gaztetxera gerturatzen denak. Gazte Asanbladatik dei egin dute ekimen hauetan parte hartzeko.
Kataxulo Gaztetxekoen oharra:
Apirilak 8 Ostirala:
  • 22:00 Kataxulo I. Poker Txapelketa (Inskripziyua 3 euro, Sari bikañak ta giro paregabia!)
Apirilak 9 Larunbata
  • 19:00 GazteKorrika Landetxen hasi ta plazai buelta manez. “Gazteok ere Euskalakari”
  • 22:00 Kontzertuk: Desertu Hok, Big Brown Beavers, Big Fingers and The Love Sheeds eta Edan
Apirilak 10 Igandea:
  • 19:00 Zine emanaldiya (Pelikula bertan denan artin aurkeratuko da)
Apirilak 11 Astelehena:
  • 19:00 Masaje Tallerra
Apirilak 12 Asteartia:
  • 19:00 Malabare Tallerra
Apirilak 13 Asteazkena:
  • 19:00 Superportuan inguruko hitzaldiya ta bideo emanaldiya
Apirilak 14 Osteguna:
  • 20:00 Kataxulo II. PinPon txapelketa
Apirilak 15 Ostirala:
  • 22:00 Monologua Jon Plazaolakin
  • Gero mirko irekiya, animatzen??
Apirilak 16 Larunbata:
  • 11:00 Bizikleta Martxa herriyan barrena (Landetxen 10terditan gosalduz hasikoga, animatu)
  • 14:00 Gazte bazkaya Kataxulon (Txartelak Amazkar eta Makutson salgai)
  • 16:30 “Potearen bila” jolasa Landetxen
  • 22:00 Kontzertuak:  Bertan Bera eta Itziarren Semeak
  • Ta bukatzeko erromeriya Itzel taldiakin
Apirilak 17 Igandia:

Denak Donostiara, KORRIKA!!