Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/04/05

Kalean da “Kontu Lepo” Azpeitiko Gaztetxeko fanzinearen 11. alea

Hilero hilero kontu lepo dakartza Azpeitiko Gaztetxeko fanzineak eta hil honetan ere alean da bere 11. alea. Gazteen inguruko berriak, erreportaiak, elkarrizketak, pasadizo bitxiak dakartza ale honek eta Azpetiko zenbait tabernetan eta gaztetxean bertan duzue salgai.
Azpeitiko Gaztetxekoen oharra:
Jada kalean dago “Kontu Lepo” Azpeitiko Gaztetxeko fanzinearen 11. alea. Ale honetan, gaztetxeko kronika, frantziako ardo ekoizleen talde armatuaren nahiz Sealand mikronazioaren inguruko erreportaiak, Beñat Lizeaga gazte independentistari Izpuran zegoen bitartean egindako elkarrizketa, Santa Kruz apaizaren pasadizoak, Baratzeko Porruak… aurkitu ditzakegu besteak beste.
Fanzinea gaztetxean bertan nahiz Azpeitiko tabernetan erosi daiteke euro puto baten truke. Beraz badakin/k, ez izan xurra eta erosi, zurito bat baino merkeago zegon/k eta!
Bestalde, nahi izanez gero edizio digitala ere eskegi dugu intertenen, www.issuu.com/kontulepo orrian. Bertan, azken lau aleak aurkitu daitezke.

Gora gu ta gutarrak!

http://topatu.info