Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2012/02/05

Zallako Gazte Asanblada:

Hiru urte luzeetako prozesu juridikoa eta gero, otsailak 3, Barakaldon burutu behar zen hiru gazteen kontrako epaiketa arrazoi teknikoak direla eta atzeratu egin da. Ez dugu ahaztu behar epaiketak beste data batean burutuko dela eta epaitegien mehatsupean jarraitzen dugula, baita dirua lortu baino nahi ez dutenen presiopean.

Ostegunean, otsailak 2an, Zallan deitutako manifestazioan 80 lagun bildu ginen Zallako Gaztetxeari babesa emateko eta Barakaldoko epaitegiaren aurrean 40 pertsona batu ginen 3 gazte inputatuekin batera.
Atzerapen honek, Gaztetxearen biziraupena luzatuko du. Zallako gazteok Gaztetxearen defentsarekiko hartutako konpromesuan berrezten gara, lanean jarraituko dugu gure proiektua bultzatuz. Honenbestez, hurbil geratzen zaizkigun hurrengo data esanguratsuetan, karnabalak eta emakume langilearen eguna, hainbat ekintza antolatuko ditugula gaztetxean. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu, ahaztu gabe epaitegien mehatxupean jarraitzen dugula.

Gogoratu nahi dizuegu ere, diska bat sortu dugula gure abesti berriarekin, GAZTE doinua, askatasun oihua, 2 eurogatik. Eskerrak eman nahi diegu erabakia hartu duten GAZTE guztiei, kalera ateratzeko erabakia, antolatzeko eta irrifarrez geroa eraikitzeko erabakia; Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanblada guztiei; Enkarterrin musika errealitatea bihurtzen duten espazio, elkarte edo pertsona guztiei, nola ez, Gaztetxetik pasa diren talde guztiei eta bereziki, CD honetan parte hartzen duten guztiei. Ezin dugu ahaztu Aitor Arrutia gure bertsolaria, Turu marrazkilaria eta Txalo "Gazte" abestiaren musika eta grabazio egilea,

Ta zuen babesagatik
Zinez eskerrik asko.

Z.G.A