Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2012/02/04

Amurrioko 9 gazte inputatu ditu Ertzaintzak etxe huts bat okupatzen saiatzeagatik

 topatu
Amurrioko Gazte Asanbladaren oharra:

Amurrioko Gazte Asanbladako 9 kide sartu dira orain dela 10 urte baino gehiago hutsik zirauen etxe batera. Sartu eta ordu erdira ertzainak eta udaltzainak agertu dira etxearen kanpoaldean okupazioa aldarrikatzen zeuden 70 pertsona ingururi oldartzen. Mehatxuen artean bultzatuz heldu dira etxearen ate nagusira. Barrura oihuka eta modu txarrean sartu dira. Bertan identifikatu eta ordu erdira banan-banan aterarazi dituzte etxetik 9 kideak. Kanpoan zegoen pertsona bat identifikatu dute argazkiak ateratzeagatik.


 http://topatu.info/blog/2012/02/03/bi-astez-mobilizazioak-izango-dira-amurrion-gaztetxearen-beharraz-udalak-agertutako-interes-falta-salatzeko/