Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/12/17

EGK arrisku larrian

logo

EUSKADIKO GAZTERIAREN KONTSEILUA,
ARRISKU LARRIAN!!!

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak duela 25 urte sortu zenetik izan duen egoera zailenari egin beharko dio aurre. Eusko Jaurlaritzak 32.000 euroko murrizketa proposatu du EGKren dirulaguntza zuzenean, azken bi urteetan ezarri dion 67.000 euroko murrizketari gehituko zaiona. Mozketa proposamen honi, gainera, beste 60.000 eurotako mozketa gehitu beharko zaiola aurrikusten da, horrela proposatu baitu Talde Sozialistak Eusko Legebiltzarrean. Honek 159.000 euro gutxiago suposatzen ditu 2009tik, EGK-k 331.000 eurotako dirulaguntza eduki zuenean, aurreko gobernuaren eskutik. Hau da, gazte elkarteen plataformaren aurrekontua ia %50ean murriztu daiteke hiru urtetan, azken 10 urteotako zifrarik baxuena suposatuko lukeelarik.

EGK-ko Batzorde Iraunkorraren iritziz, "murrizketa honek ez du soilik oinarri ekonomikoa (gobernu autonomikoarentzat oso zifra baxuak baitira), borondate politiko baten ondorio da eta gazte parte-hartzearenganako eta euskal elkartegintzarenganako apustu falta bat islatzen du". Aurrekontu murrizketa honekin, EGKren etorkizuna Euskadiko gazteriaren elkartegintzaren sare moduan arrisku larrian dago. Kontseiluak atxikimendu kanpaina bat jarri du abian eta prentsaurrekoa deituko du laster.

Zuek ere EGKren alde egin nahi duzuela? Horretarako, atxikimendu-orria bete besterik ez duzue egin behar, eta abenduaren 19a (astelehena) baino lehen bidali, komunika@egk.org helbidera. Mila esker eta aurrera!