Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/12/07

Donibane Ziburuko Gazteen oharra

 
DZG ko kideok Donibeko Herriko Etxeak hartatutako erabakia salatu nahi dugu :MUGIARAZI GURE GAZTETXETIK ! 

Oroitarazi nahi dizuegu Gaztetxe bat autokudeatzen den zentro sozial bat dela, nun gazteek aktibitate sozio-kulturalak proposatzen dituzten.
Herriko Etxeak aitzaki bat atxeman du, gure gaztetxea normetan ez dela gehiago esanez. Horregatik, gure "seguritatearentzat",mugitu nahi gaituzte.Graziz, proposatzen digute, beste lokal batetara mugitzea: neutroa, historiorik gabekoa eta 120m²koa dena. Jakinez, gaurregun, gure Gaztetxea 900m²koa dela eta oroitzapenez beterikoa.

Horrez gain, beste galdera bat zalantzan ezarria da: Herriko Etxeak zer kokatu nahi du Gaztetearen ordez?