Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/07/20

Zumarraga Urretxuko Gazteen oharra: Urretxuko festen harira,

Arratsaldeon gazte!

Urretxuko festak pixkanaka gerturatzen ari dira, eta abuztuan herria geldi xamar egoten denez, hasiak ditugu iada Urretxuko Txosnen inguruko bilerak. Bihar, bigarren bilera egingo dugu. Bertara gonbidatuta daude txosna jartzeko prest dauden kolektibo guztien ordezkariak, baita txosnen edozein arlotan lagundu nahi duen oro ere, egitarauerako edozein proposamen, konztertuak... Edozein proposamen jasotzeko prest gaude. Egitarau alternatibo bat egiteko intentzioa dugu eta horretarako denon parte hartzea ezinbestekoa da. Ez lotsatu gazte, zuk ere lagundu dezakezu.

Osteguna, hilak 21, arratsaldeko 19:00tan GazteleKUko beheko pisuan. 

Anima zaitez eta anima itzazu zure ingurukoak ere!

Etorri lasai asko!