Ekainak 19an akanpanda altxatzea erabaki genuen. Jendearen nekea zela eta,
hilabete batek sortzen dituen gora behera guztien ondorioz, dendak kentzea
eta kioskoa desalojatzea erabaki genuen. Horrela, mugimenduak duen energia
guztia, lan egiteko eta batez ere helburu zehatzak jorratzeko erabili
zitekeen: pentsatu, pentsarazi, kritiko izan, kontsekuenteak, hau da, gure
plazan, denon plazan, inteligentzia kolektiboa denon artean piztea.
Ordutik egunero lan taldeak eta komisioak plazan elkartu dira gai
ezberdinen inguruan lanean. Komisioak mugimenduaren antolakuntzaz
arduratzen dira – komunikazioa, koordinazioa, ekintzak, ekintza zuzena,
legalitatea, informatika, ongizatea- eta lan taldeak, berriz, gai
desberdinen inguruan informazio zabaltzeko, eztabaida pizteko eta
proposamenak egiteko biltzen dira – ingurumena, etxebizitza, hezkuntza,
ekonomia…-.
Plazari eman diogun esanahia aurrera eramateko, denok, guztion artean
haztzeko, tailer, hitzaldi, dokumental eta ekitaldi ezberdinak antolatzen
jarraitzen dugu. Adibidez: etxebizitzaren arazoa, multinazionalen jarrera,
giza eskubideen urraketa, etab.
Bi hilabete hauetan, lan asko egin dugu, baina argi daukagu oraindik
hasten besterik ez garela ari, lorpen garrantzitsuenak etortzeke daudela,
hala ere, gauza batzuk lortu ditugu iadanik: lehenik eta behin, parte
hartu dugun jendearen kontzientzia eta pentsamoldea izugarri eraldatu da,
gizarte justuago bat sortzeko desioa jende gehiagok ere duela konturatu
gara, ez dela borroka indibiduala, taldekotasuna lortu daitekela. Gainera,
jendea espazio publikoa etxe bezala erabiltzen hasi da, hasiera batean
ezagutzen ez zuen jendearekin eztabaidatu eta elkarbanatzeko. Hilabete
lanean pasa ondoren, etxerik gabeko akanpatuentzat albergeetan lekua lortu
genuen udaletxearekin elkarlanean ere. Bestetik, Europako lurraldeek,
Europako Itun Soziala sinatzen ez duenez, presioa egiteko sinadurak
biltzen ari gara.
Esan bezala, hau hasiera besterik ez da. Mundu juxtuago bat lortzeko
lanean jarraituko dugu, bai plazan, eta baita interneten bidez ere, eta
noski, horretan ari diren beste taldeekin elkarlanean. Gure hitza eta
desioak lau haizeetara zabaldu nahi ditugu guztion partehartzearekin,
horregatik, hemen gaude zure zai! Plazan ikusiko dugu elkar, baita
www.plazan.net-en ere!!!!