Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/06/23

Bart gauen Zipaioak Ordiziko Gaztetxean

Atzo gauen musika altu zegoela aitzakitzat hartzuz, bi sekreta sartu ziren Gaztetxean. Bertan adin gabeko bi gazte aurkitzen ziren eta hauei, zaratarena esaten hasi ziren. Gazteak, kitarra akustikoa jotzen hari ziren eta ea beraiek zein ziren galdetu zieten, hauek, kaletik paseatzen ari zirela eta zaratarengatik sartu zirela. Jarraian ertzainak zirela esan zuten eta presoen argazkiengatik galdetzen hasi ziren, ea zergaitik zeuden hor eta horrelakoak.

Bi adin gabe hauek identifikatu eta beste seibat zipaio uniformatu sartu ziren, argazkiak ateratzen, kartelak apurtzen...

Enkargatuarengatik galdetu zuten ea zein zen arduraduna, ez dagoela arduradunik esan zieten joateko gonbitea eginez.

Istripuz zendutako Gazte Asanbladako bi kideren argazkiengatik ea ETAkoan ziren, meatxuak Gazteak kikildu nahian,...

EZ GARA ZIPAIOEN MEATXUEN AURREAN KIKILDUKO UTZI BAKEAN ALDE HEMENDIK!!

GAUR SAN JUAN SUAN KOMUNIKATUAREN IRAKURKETA.