Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/04/12

Kriminalizazio eta Desalojo arriskua Ermitatze Gaztetxean

Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladen oharra:


Orain dela hiru hilabete Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladak gaztetxe baten faltan eta beste bide batzuk jorratu ostean kristoko ermitaren atzeko aldean, Antolin Deuna Plazatxoan hain zuzen ere, kokatuta dagoen etxea okupatu genuen. Ongi bagenekien bidea ez zela erraza izango eta zaila izango zela ailegatzea etxeko jabeekin akordioetara ikusita jendartearen artean okupazioak daukan kriminalizazio maila. Beraz, burujabetasun osoz gure gain hartzen genuen okupazioak ekar zitekeen ondorio legalak.

Hiru hilabete motx baina luze hauetan ezegonkortasun legalak dakarren ondorioei aurre eginez Gaztetxean edo Gaztetxetik herrira hamaika ekimen antolatu ditugu. Besteak beste, feminismoaren inguruko tailerra, auzo lanak, jaiei begira koadrilak bertan batzartu dira, kantautorea, autodefentsa tailerra edo 3.inauteri tematikoak... Oztopoak oztopo eta gure akatsekin gazteok antolakuntzaz eta autogestioaz espazio bat aurrera eramateko gai garela erakutsi dugu.

Horretaz gain, Ermitatze Gaztetxea herrian hautsak harrotu ditu, hainbat izan dira entzundako iritziak, hainbat esparruetan sortutako eztabaidak, baita eragile politiko desberdinak guri adierazitako iritziak ere.

Arazo legalak oztopo, hurrengo apirilaren 14an Plentzia ta Gorlizko 7 gazte Getxoko epaitegian epaituko dituzte eta ziur aski horren ostean epaileak Ermitatze Gaztetxea desalojatzeko agindua eman dezake. Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladak desalajo arriskuaren aurrean hurrengo mobilizazio deiak zabaldu nahi ditu:

    • Apirilaren 14ean Ikasle geldialdi goizean Plentziako Institutuan eta ondoren Plentziako Udaletxearen aurrean kontzentrazioa.
    • Apirilaren 15an 19:30etan Desalojoaren aurkako Mani-Festa-Akzioa Pirulitik ( Metroz etorriz gero, zubiazuriaren bestaldetik hasiko da manifestazioa)

Bertan ikusiko garelakoan,
Desalojorik ez!!!
Gaztetxeaz Gazteok Zia Voga Herriari!!!