Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/04/12

Gasteizko gaztetxeak 23 urte bete dituela ospatzeko ekimen asko hilabete honetan zehar

Okupazioa eta autogestioaren bidez egindako bidea gogoratuz kontzertuak, bazkari herrikoia, antzerkia eta beste hainbat ekintza batu dituzte.

Gasteizko Gazte Asanbladaren oharra:
Gasteizko Gaztetxeak 23 urte beteko ditu hilabete honetan! Okupazio eta autogestioaz gain, irribarrez, jai giroz eta batez ere borrokaz osaturiko 23 urte. Desalojo mehatxuen gainetik auzotik eta auzorako gune askea eratu dugu Alde Zaharrean, bere bizitzari zein bere hobekuntzari laguntzen. Batzuen nahi izan ez duten arren, hemen gaude, eta hementxe bertan egongo gara beste 23 urtez ere!
Eta nola ez, borobiltzeko hementxe daukazue egitaraua!!Hilaren 14ean hasita, maiatzaren 8an amaituko den egitarau konpleto konpletoa! Zuen gustukua izango delakoan, badakizue etor zaitezte Gasteizko Gaztetxera gozatzera, denon artean mundu hobeago bat sortzera!!
Historiaurretik Gaztetxea zutik!!!

http://topatu.info/blog/2011/04/11/gasteizko-gaztetxeak-23-urte-bete-dituela-ospatzeko-ekimen-asko-hilabete-honetan-zehar/