Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/04/08

Gazte Eguna ospatuko da Lesakan apirilaren 16an

Urtero bezala Gazte Eguna antolatu du Lesakako Gazte Asanbladak eta bertako gazteak egun osoan zehar parte hartzera eta gozatzera animatu ditu. Ekintza ezberdinak izango dira egun osoan zehar: kalejira, “gazteztabaida”, bazkaria, kontzertuak…

Iepa Gazte!!!

Aurten ere Gazte Eguna antolatu dugu Lesakako Gazte Asanbladatik. Urtik baguzi dagoeneko egun hau antolatzen, beti ere herriko gazteria elkartzeko eta gure beharrak aldarrikatzeko helburuarekin. Aurten lehengo urteko dinamika berdinakin segittuz, gure herriko nahiz Euskal Herriko gazteria piztu eta mugitzeko leloarekin heldu gara.
Egunin zehar ekintza desberdinak izanen dire:
  • 9:00retan: Kalejira
  • 10:00etan: Gosaria
  • 11:00etan: GAZTEZTABAIDA
  • 12:00etan: Paella txapelketa
  • 14:00etan: Bazkaria (5 euro)
  • Ondotik GAZTE JOKUAK
  • 19:00retan: Poteoa “Patxarangarekin”
  • 21:00retan: Kontzertuak (5 euro): Arma tiro punk, Askatu, Zea Mays, Ze esatek!, Bad Sound System.

Animatu ta ez ahantzi zure koloria!
Gaztik geldirik herria hilik!

MUGI HADI GAZTE!!