Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/04/10

Akirrok Goierriko Gazteen ekimena


Korri egin, natural aurreraka egiten da. Korrikak ere, natural, aurreraka egiten du. Horregatik gaur, larunbata 9, xelebrea izan da Beasaindik Ordiziara bitartean gazteak korrika atzeraka egiten ikustea. Akirrok? Zer da hori? Korrika atzerako? Zergatik?

Akirrok Goierriko Gazteen ekimena izan da, Korrikaren aldeko ekimenen baitan antolatutakoa. Ekimen irudimentsua oso, eta aldi berean eduki handikoa. Izan ere, Akirrok hitzarekin (Korrika hitza alderantziz idatzia, jakina) euskarak jasaten dituen erasoen salaketa egin nahi izan dute. Azken urteotan ere ez dira nolanahikoak izan eraso horiek: irakaskuntzan eredu eleanitza bultzatzea D ereduaren eta euskararen kaltean, ingelesa indartzeko aitzakiarekin; euskal prentsari laguntzak murriztea; administrazioko lanpostuen eskaintzatan euskararen normalkuntzarako urrats eraginkorrik ez ematea; administrazioa euskalduntzeko plan eraginkorrik ez izatea... Atzerapauso eta eraso horien irudietako bat Jon Juaristi Euskarararen Aholku Batzordeko kide izendatzea izan bada ere, izebergaren punta baino ez da izan hori.


Berria eta info+ :

http://www.ordiziakoahotsa.net/index.php?option=com_content&view=article&id=233:akirrok-salaketa-korrika-eraikuntza&catid=35:udaltxinpartak&Itemid=2