Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/01/13

URTARRILAREN 15ean INTERNAZIONALISTA EGUNA SESTAON!


Urtarrilaren 15ean 'Sestaoko negu gorria' jardunaldien harira, egun internazionalista egingo da, Sestaoko Gazte Asanbladak antolatuta. Aurtengoan Kubatar herriaren 50 urte baino gehiagoko borrokari so egingo die, "herrien askapen sozial eta nazionalerako proiektuei elkartasuna" adierazteko asmoz.

Ekimenak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Mendieta herriko tabernan (Ferran doktorearen kalea 2, Las Llanas futbol zelaiaren parean) Euskadi-Cuba elkarteko kide batekin egingo den tertuliarekin. Segidan afaria egingo da 22:00ak aldera Kubako jaki tipikoekin, eta egunari merezitako parrandarekin emango zaio amaiera, musika eta edari ezberdinez lagunduta.

Afariko tiketak herriko tabernan bertan daude salgai 10€tan.


Sestaoko Gazte Asanblada
www.sestaokogazteasanblada.org