Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/01/31

Irule gaztetxea zena berrokupatu dute Iruñeako Errotxapea auzoan!

Atzo eguerdian ” Ez dugu zuen krisia ordainduko” lemapean burututako manifestazio jendetsua bukatzean, eraikin huts bat okupatu zuen Errotxapean Iruñerriko gazteriak, bertako Irule gaztetxea izan zen eraikina. Poliziaren presentziak tentsioa sortu arren, bertan burutu zen asanbladan erabakitako ekimenak burutzen ari dira asteburu osoan zehar.
Manifestua:
EZ DITUGU SISTEMA ETA BERE KRISIA GURE GAIN HARTUKO! Eguzki izpi bat dago borrokan, garaitutako itzalak beti uzten duena (Miguel Hernandez )