Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2012/06/01

Berriak

Poliziaren Inpunitatea
Pasa den asteazkenean, bi ertzain epaitu zituzten Kukutzaren aldeko mobilizazioetan atxilotutako bati tinpanoa zulatzeagatik. Ertzainek mutikoa atxilotu eta segiduan zaplasteko bat eman zioten. Horren ondorio entzumen gaitasuna gutxitu zitzaion eta epaitegietan salatu zuen. Gaur, mutilak entzumen gaitasun osoa berreskuratu omen du, baina ertzainek ez dute zigorrik beteko fiskalak absoluzioa eskatzen baitu. 


Okupazio berria Galdakaon. Ortuondo gaztetxea.
 Aste honetan Galdakaoko gazte asanbladak dorretxe bat okupatu egin du "Ortuondo" ortu proiektuaren barnean. Gaur ostirala arratsaldeko 19.00etan, proiektua aurkeztuko dute herritar guztientzat zabalduz. Zorionak Galdakaoko gazteak!

LaCasika CSOA(Mostoles-Madril) arriskuan
Mostoleseko alde zaharreko La Casika gaztetxea arrisku larrian dago. 3 prozesu judizial dauzkate irekita bai usurpazioa zein desobedientzia leporatuta. Horregatik manifestazio internazionala detu dute ekainaren 16an, larunbata gaztetxeen defentsan. Gu han izango gara eta jendea animatzen dugu joatera. Bestalde, txapa solidarioak saltzen ditugu euro baten, auzoko Zohardia tabernan.
info +


Elkartasunari epaiketa. Flo ta Rafi aske!
Datorren astean, ekainak 6 asteazkena, Hamburgoko bi lagun epaituko dituzte Kukutza gaztetxearekin elkartasuna adierazteagatik. Gaztetxearen hustuketaren egunean atxilotu zituzten kontainer bat erretzea leporatuta eta 9 egun pasa zituzten Basauriko espetxean. Ertzainek gezurretan dabiltza arratsaldean kontainer bat erre zela diotenean, eta epaiketa honekin Kukutzak beste herrialde batzuetatik jaso duen elkartasuna kriminalizatu egin nahi dute, hala nola, izua gorputzean sartu.

Guzti hau salatzeko, asteartean 5, goizeko 10.00etan udaletxean, Flo ta Rafi Hamburgotarren senide eta abokatuek prentsaurreko bat emango dute bizi izaten ari diren egoera salatzeko eta hurrengo egunean, goizeko 10.00etan Bilboko udaletxetik epaitegietaraino kalejiratxo bat antolatu dugu Flo ta Rafi laguntzeko.

2012/04/23


Apirilak 21, Santutxuko gazte asanbladak auzoan hamar urtetik gora hutsik zeraman lokala okupatu zuen. Goizean Santutxuko kaleetan barrena burutu zen kalejira baten ostean ekin genion okupazioari.

Asko izan ziren goizean zehar Basarrate plazatik eta gazteontzako liberatu berri dugun lokaletik pasa zirenak. Nahiz eta eguraldia lagun izan ez, giro ederra sortu zen, batzuk garbitzen zuten bitartean beste batzuk bazkaria egiten zuten, beste batzuk propaganda… auzolanaren adibide ezin ederragoa! Gaur, 19.30tan, astero legez, gazte asanblada egongo da Iturriaga 14ko lokalean. Inoiz baino gehiago auzoko gazte guztioi etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu eta atzoko okupazioak zabaldu duen aro berrian parte hartzera animatu.

Gaur(22) zehaztuko ditugu hurrengo asteetako lan-egunak. Horien berri Santutxuko paretetan topatuko dituzuen kartel urdinetan, ezagunei galdetzen, lokalera bertaratzen, bloggaren zein tuentiaren bidez izan ditzakezue.

Kaleetan eta gaztetxean topatuko gara!!

Auzo bat gaztetxe bat!
info +:

2012/03/24

m29an GREBARA!!

Gazteok ere lan erreformaren kontra!


Krisia dela eta azken urteetan gobernu eta instituzioek hartu duten norabidea, langileon mende oso bateko lorpenak pikutara bidaltzen ari dira banan banan. Gure eskubideak bermatu behar dituzten politikariak merkatuen menpe daude eta horren adibidea dugu azken lan erreforma hau.


http://www.zallakogaztetxea.blogspot.com.es/