Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2012/03/12

Kontzertua Arrasateko Gaztetxean

Datorren ostegunean, martxoak 15, Kokein taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.

Isilune luze baten ostean, bueltan da Eibarreko Kokein taldea; bueltan eta indarberrituta. Hain zuzen ere, martxo erdialdean taldearen webgunean deskargatzeko moduan izango dute "Izan" izeneko laugarren diskoa. Era berean, epe laburrean binilo formatuan ikusiko du argia aipaturiko diskoak.

Kontatu digutenez, Haritz Letek berak grabatu du diskoa Kaki eta Martxelen laguntzarekin Andoaingo Garate estudioetan; eta aurreko lanak baino gogorragoa, osatuagoa da.

http://www.myspace.com/kokein
http://www.youtube.com/watch?v=jSHZJ88VaEo


Honen berri emango duzuelakoan edo askoz hobeto bertan elkar ikusiko dugulakoan,

eskerrik asko.