Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2012/03/09

Gaztetxea eskatuko dute Uribarrin martxoaren 17an


“Etxebizitza eredu pribatua, langabezia edota lan baldintza prekarioak, komertzio txikiak ixterako joera, aisialdia, kirola eta kultura praktikatzeko ekipamendu falta, erraustegiaren inposaketa, kultur eskaintza mugatua, euskaraz bizitzeko zailtasunak, aisialdia kudeatzeko espazio eta baliabide falta, emakumeentzat arriskutsu diren puntu beltzak, kultura ezberdinen ezjakintasuna, elkar ezagutzeko, jolasteko, sortzeko eta gozatzeko falta…

Hau guztia da gaur egungo sistemak eskeintzen diguna. Uribarri zinez maite dugun arren, zaila egiten zaigu bertan eguneroko bizitza egitea. Uribarriko gazteok ezin dugu nahi bezala bizi, gazteriaren beharrak asetzen ez direlako. Horregatik, kurtso hasieran, Uribarriko gazte batzuk batu eta auzoan bizitza aktiboa egin nahi genuela erabaki genuen. Eta, horrela, TIPI-TAPA URIBARRI PIZTU proiektua loratu zen.

Proiektu honekin gure auzorako alternatiba propioak eraikitzearen apustua egiten dugu, elkarlanaren bidez Uribarri marrazten jarraitzeko. Alternatiba soziala eta kulturala, auzoko gazteon beharrak aseko dituena eta auzokideon topagunea izango dena.

Uribarri pizteko garaia da, posible da eta bidean gaude… tipi-tapa! Horretarako auzokideon parte-hartze, konplizitate eta ilusioa elkarbanatu behar dugu, Uribarri denok baikara eta ahal bezain koloretsuen margotuko dugulako auzoaren etorkizuna. Honen parte izatera gonbidatzen zaituztegu eta asko izango dira atxikimendua emateko edo ekarpenak egiteko aukerak, beraz… adi egon!

Udal zerbitzu ezaren aurrean… zerbitzu herrikoiak eraikiko ditugu! Uribarri piztuko dugu!”

EGITARAUA:

12:00etatik aurrera, Uzturre plazan:
-GRAFITI erakustaldia
-Denon artean, Uribarri margoztu!
-PINTXO LEHIAKETA (inskripzioa 12:00etan eta aurkezpena 14:00etan; ezaugarriak: hotzak ala beroak eta nahi beste osagai)
-BAZKARIA sarrerak 4 eurotan kopa barne. Endika, Gautxori eta Herriko tabernetan eskuragai edo uribarripiztu@gmail.com- era idatzita
16:00 URIBARRI TRIBIAL
17:30 BATUKADA tailerra Uzturre plazan eta erakusketa auzoan zehar
19:30 MANIFESTAKZIOA Moraza plazatik: “Uribarrik gaztetxe bat behar du”
21:00 KONTZERTUAK Uzturre plazan: Revolta Permanent eta Fenomenos De La Naturaleza