Amurrioko Gazte Asanblada:


Ez dugu etsiko, nahi haina oztopo jarrita ere ez dugu hasitako bidea alde batera utziko. Ezerk ez gaitu geldituko, eta horregatik Gaztetxea txukuntzeko kedada dago egunero 17:00etan plazan. Lan handia dago, eta denon laguntza ongietorria izango da. Deialdia zabalduz jendea bertaratzera animatzen dugu, horrela lortuko dugulako, denon lana beharrezkoa izango delako.
Argi utzi nahi dugu hasitako bidea bukatuko dugula, erabakia hartuta dago: Amurrioko Gaztetxea ari da martxa hartzen, gelditu gabeko aurrerapausoak ematen. Honenbestez, hurrengo egunetan inguruko bizilagunei eskutitz bat bidaliko zaie guztia azaltzen.
Azkenik udalaren jarrerari erantzuna emateko burututako manifestazioan, giza-katean, kontzentrazioan eta ekintza guztietan parte hartutako gazte guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu!
Animo gazteak, lanari ekinez lortuko dugu!