Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2012/01/18

u28an Bilbo Okupatzera!

hola gentes!!!

Bilboko Okupazio Mugimendutik idazten dotsuegu urtarrilaren 28an Bilbon egitekoa den mani nazionalerako etortzeko gonbidapena luzatzeko.

7katu gaztetxearen bosgarren urteurrena dela ere aprobetxatuz egun potoloago baten prestaketetan ere badihardugu, atxekitutako karteletan agertzen den moduan. Asmoa goizean hiru bat eztabaidagune sortzea litzateke (gaur egun okupazio mugimendua astintzen duten kezka zehatzen inguruan); ondoren herri arteko olinpiadak (elkarrekintzan elkar ezagutzeko); bazkari goxoa, mania, ekitaldia eta azkenik alde zaharrean zehar kale animazioa zehazteke dauden hiru puntu nagusiren inguruan.
Manira etortzeko gonbidapena luzatzeaz gain, egunean zehar burutuko ditugun ekintzen gainean zuen ekarpenak email honetara helaraztea ere eskertuko geuntsuen.

Horretaz gain, eguneko kartela bi formatu ezberdinetan helarazi dizuegu: bata web-erako eta bestea A3 tamainan.

Egitarauaren garapena eta zehazpenaren berri izan nahi badozue www.okupazioeguna.tk-n eskuragai izango dozue datorren astetik aurrera

Ondo ibili E.H.-ko satelite okupak!!!

www.okupazioeguna.tk
--
bilbokupa.tk