Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2012/01/24

sestaoko gazte topaketak





DSC_1954.JPGDSC_1945.JPGGazte topaketak egin zituzten igandean hamarnaka gaztek Sestaon.

15 eta 27 urte arteko 45 gazte inguruk parte hartu zuten igandean Sestaon egindako lehenengo gazte topaketetan. Arratsaldeko 4etan hasi eta elkar-ezagutza jolasen ondoren taldeetan banatuta egin zen herriaren eta gazteriaren diagnosia. Bertan ezarri zituzten gazteek alde onak, alde txarrak eta iradokizunak, eta irudikatutako ideien gainean jardun zen luze, eztabaidatuz eta ondorioak ateratzen. Horrez gain, merendola eta bideo-emanaldirako parada ere egon ziren, eta ondorio orokorrak eginez eman zitzaien amaiera topaketei.

Aurrera begira, ondorioak lantzea da helburua. Horretarako, data berria jarri zuten mahai gainean bertaratutako gazteek, bigarrren lan jardunaldi bati ekiteko. Egun horretarako geratzen dira ondorioetatik eta iradokizunetatik jasotako ildo eta lehentasunak nola gauzatu.

Topaketen antolakuntzatik balorazio positiboa egin nahi izan da, alde batetik hausnartze prozesu bat izanda eta Sestaoren errealitate soziologikoa ezagututa bildu den jende kopuruagatik eta bestetik hausnarketan bertan emandako ondorio anitzengatik. Gainera, aurrera begira parte hartzea haziz joango denaren konfidantza osoa azaldu dute.
topatu.info
Bloga
http://sestaokogaztetopaketak.blogspot.com

Laister jarriko ditugu argazki gehiago eta ondorioak.