Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2012/01/30

Lizarratik berriak:


Piñupe:

Gaur goizean 11:00ak aldera, Barzina andrea eta gure alkatesa Begoña
Ganuzak Lizarrako remontibal ikastetxea inauguratzera joan dira.
Presentzia poliziala ikaragarria izan arren, (foruzaingo bi furgoi
antidisturbio, guardia zibila eta hainbat segurata) 60 ikasle eta
irakasle, Lizarrako ikasle abertzaleak deituta, kontzentrazioa burutu
dute ikastetxearen aurrean ongi etorriak ez direla jakinarazteko eta
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak aurrekontuetan egindako
murrizketak salatzeko. Era berean, 2012. urterako hezkuntza
aurrekontua 2010ekoarekin alderatuz %12,5 murriztuko dela gogora
ekarrita, mezu bat bidali diote Hezkuntza Sailari: «Zerbitzu publikoak
indartzeko momentua da, eta ez ahultzekoa».