Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2012/01/13

Iepala Samaniego!


Ez dago esan beharrik ere baina, zure falta sumatzen dugu muinoko etxeko bazter guztietatik; asanbladan, asanblada osteko Txapelarriko tragoan, bilera hasi aurreko solasaldi tontoetan, pankartetarako lelo xelebreak bilatzerako orduan, barrako txandetan, parrandan... Horrenbeste dira zurekin bizi izandakoak! Horrenbeste oraindik zurekin bizi nahi ditugunak!

Dagoeneko bi aste baino gehiago pasa dira sententziaren berri izan genuenetik eta astebete baino gehiago gure ondoan ez zaitugunetik. Inpotentzia eta amorrua sentitu dugu, negar egin dugu...baina erreza izaten ari ez den arren, pixkanaka pixkanaka, Gaztetxeko egunerokotasunera bueltatzen saiatu gara. Oraintxe lan ta lan gabiltza, zu bizitzen ari zarena inork gehiago bizi behar ez dezan. Horregatik zure anai-arreba gaztetxeroak,  urtarrilaren 14an eskubide zibil eta politikoen defentsan kalera aterako gara! Gure etxe sorgindu hontatik, hiria hankaz gora jartzen jarraituko dugu, ez izan dudarik!!


Maite zaitugu Ekaitz!


Gasteiko Gaztetxea