Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2012/01/16

Hondarribi Gaztetxea sortzeko bidean

Hondarribiko Hitzan agertua:

Hondarribiko hainbat koadrilatako 50 bat lagunek Hondarribiko Gazte Asanbladarekin (HGA) bat egin dute helburu bateratu batekin: Hondarribian gaztetxe bat irekitzea. Hala, ideia udalean aurkeztu zuten iragan abenduan, 1.000 sinadura baino gehiagoren babesarekin. Orain, leku baten bila dabiltza, eta HGAko lagunek Puntal auzoko eskolaurreko eraikina «aukera posible» bezala proposatu dute.