Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2012/01/11

7 Katu, 5urte sentituz,pentsatuz, OKUPATUZ!


Heldu da eguna, ostiral honetan, urtarrilak 13, 7 Katu Gaztetxeak 5 urte betetzen ditu, eta Porrotx ere animatu eta Bilbora etorriko da gurekin batera ospatzera!
Beraz badakizue, Ostiral honetan 17:00etan Porrotx plaza berrian, eta ondoren...
Kalejira-entzierroa gaztetxera eta bertan txokolatada, umeentzako jolasak, eta...
KANTAREN BIDEOKLIPAREN GRABAKETA!
5 urte hauetan zehar gaztetxean bildu garenok eta proiektu honetan sinestu dugun guztiok berriro batzeko aukera ederra daukagu, beraz,
Animatu eta parte hartu!

Eta noski, gogoratu urteurreneko ospakizunen beste zatia Urtarrilak 26, 27, 28 eta 29 egingo dela!

7 KATU Gaztetxean, 5 urte sentituz, pentsatu,.... OKUPATUZ!!!

----------
Informazio eguneratua eta ekintza guztien berri zehatzak izateko: www.7katugaztetxea.com