Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/12/13

Zallako Gaztetxearen IV. Urteurrena


Abenduaren 17an, Zallan, Gaztetxeko IV. Urteurrena ospatuko dugu. Beti bezala, egun osoan zehar mota guztietako aktibitateak egingo dira mundu guztia disfrutatu ahal izateko. Eta nola ez, kontzertu ikaragarriak Gaztetxen bertan gauean. Aurten, inoiz baino gehiago, eta Gaztetxea izan duen hamaika eraso ondoren, jai honetan herri osoa egotea espero dugu, hor disfrutatu eta parte hartzeko.

Besterik gabe, Gaztetxea proposatzen duen aisia modeloa herri honetan nahi dugula demostratuko dugu.

Abenduaren 17an ikusiko dugu elkar Zallako enparantzan.

Z.G.A.