Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/12/28

Inoiz baino ozenago! Auzo Bat Gaztetxe Bat!!



Aupa gaztiak!

Hona hemen kontuan hartu beharreko bi ekimen garrantzitsu:

Lehenik eta behin, OSTEGUNA 29, gabeko 20.00tan KONSTITUZIO PLAZATIK hasiko den, BURRUNBADA antolatu dugu (piraten bilera ostean, beti ere)

Bestetik, OSTIRALA 30, atxaldeko 18:00tan MANIFA hasiko da BULETIK AUZO BAT,gaztetxe bat lemapean. Hemendik, auzo guztieri zabaldu nahiko genieke dei hau, ahalik eta bandera edo denadelakoen laguntzaz etor zaitezten...Beti ere geure helburua, errebindikazio alaia da eta beraz trikitilarien laguntza eduki nahiko genuke.

Beraz,badakizue! hona hemen gonbita nahi duzuon guztiontzat.Etor zaitezte, ekarri beharreko objektu zaratatsuez lagunduta eta ISTILUA SORTZEKO PREST
Ekin diezaiogun geure ametsak errealitate egiteari!

uxotegi gaztetxea


Donostiako Alde Zaharreko Uxotegi gaztetxea “desalojatu” du Ertzaintzak

2011, Abenduak 26

Ertzaintza epailearen aginduz irailaren 24an okupatutako eraikina desalojatzera joan denerako ez zen gazterik aurkitzen bertan, eta ez da husterik burutu. Igeltsero eta sarrailagile baten laguntzaz eraikineko sarrera guztiak itxi dituzte. Oraindik ez dugu erreakziorik jaso.

http://topatu.info/blog/2011/12/26/donostiako-alde-zaharreko-uxotegi-gaztetxea-desalojatu-du-ertzaintzak/#comments