OSTIRALEAN, HILAK 25, 19:00ETAN"BREVE HISTORIA DEL ANARQUISMO VASCO" LIBURUAREN AURKEZPENAJtxo Estebaranz egilearen eskutik
BREVE HISTORIA DEL ANARQUISMO VASCO korronte askatzaile libertariaren ibilbidearen deskribapen sintetiko eta arina da, I Internazionalaren jarraitzaileek XIX mendeko azken hamarkadetan “Ideia” erein zutenetik ia-ia gaur arte. Kronologikoki antolatuta dago, eta horrek gaia sakonean ezagutzen duen JTXO ESTEBARANZ egileari bide ematen dio denboran zehar anarkismoa zelan aldatu den erakusteko, haren barne tentsioei erantzunez, logikoa denez, baina beti ere egokitu zaizkion garaien baldintzapen ekomiko eta politikoekiko lotura hertsian.
______________________________
______________________________ ______________________________ _____________
LARUNBATEAN, HILAK 26, EGUN OSOAN ADIN TXIKIKOEN ZENTROEN INGURUKO JARDUNALDIAK12:00etan "Adin Txikikoen zentroak, desarrollismoaren beste negozio bat" hitzaldia, Durangoko Talde Antidesarrollistarekin.
14:30etan herri bazkaria
16:30etan dokumentala: “Tama”
18:00 Hitzaldia: zer gertatzen ari da adin txikikoen zentroetan? Saltando Charcos kolektiboaren eskutik.
20:00etan rap kontzertua: Gamonal - La otra escuela, La soga Crew (break-dance) eta herriko raperoak.______________________________ ______________________________ ______________________________ ______________________________ _____________
ABENDUAREN 1EAN, OSTEGUNA, 19:00ETAN
HITZALDIA:
LIBIA, INPERIALISMOAREN BESTE HARRAPAKIN BAT
Mendebaleko inperialismoak Libia bonbardatu eta suntsitzeko argudiatu duen arrazoia, benetan Gadafiren ustezko krudelkeriaren aurrean biztanleria zibilaren defentsa izan balitz, euren logikaren arabera Yemen, Bahrein, Israel, Maroko, Espainia, mundu erdia eta euren burua ere bonbardatu behar izango zuten, hau da, Frantzia, Ingalaterra eta AEB. Horraino euren arrazoien zentzugabekeria.
Beraz, Libiaren aurkako sarraskiaren benetako arrazoiek lotura zuzena daukate Iran, Siria, Venezuela, Kuba eta Libano bezalakoen aurkako mehatxuekin, hainbat eta hainbat antolatutako estatu kolpe kriminalekin, eta makurtzen ez diren hainbeste herrialdetan sortutako barne gerra eta kaos egoerekin, infiltrazio, intoxikazio, finanzioa eta fakzioen armaketaren bidez dortuak, herrialde hauek desorekatzeko, suntsitzeko eta euren interesen zerbitzura euren nagusitasuna ezartzeko.
______________________________LARUNBATEAN, HILAK 26, EGUN OSOAN ADIN TXIKIKOEN ZENTROEN INGURUKO JARDUNALDIAK12:00etan "Adin Txikikoen zentroak, desarrollismoaren beste negozio bat" hitzaldia, Durangoko Talde Antidesarrollistarekin.
14:30etan herri bazkaria
16:30etan dokumentala: “Tama”
18:00 Hitzaldia: zer gertatzen ari da adin txikikoen zentroetan? Saltando Charcos kolektiboaren eskutik.
20:00etan rap kontzertua: Gamonal - La otra escuela, La soga Crew (break-dance) eta herriko raperoak.______________________________
ABENDUAREN 1EAN, OSTEGUNA, 19:00ETAN
HITZALDIA:
LIBIA, INPERIALISMOAREN BESTE HARRAPAKIN BAT
Mendebaleko inperialismoak Libia bonbardatu eta suntsitzeko argudiatu duen arrazoia, benetan Gadafiren ustezko krudelkeriaren aurrean biztanleria zibilaren defentsa izan balitz, euren logikaren arabera Yemen, Bahrein, Israel, Maroko, Espainia, mundu erdia eta euren burua ere bonbardatu behar izango zuten, hau da, Frantzia, Ingalaterra eta AEB. Horraino euren arrazoien zentzugabekeria.
Beraz, Libiaren aurkako sarraskiaren benetako arrazoiek lotura zuzena daukate Iran, Siria, Venezuela, Kuba eta Libano bezalakoen aurkako mehatxuekin, hainbat eta hainbat antolatutako estatu kolpe kriminalekin, eta makurtzen ez diren hainbeste herrialdetan sortutako barne gerra eta kaos egoerekin, infiltrazio, intoxikazio, finanzioa eta fakzioen armaketaren bidez dortuak, herrialde hauek desorekatzeko, suntsitzeko eta euren interesen zerbitzura euren nagusitasuna ezartzeko.
ETA ABENDUAREN 2AN, LARUNBATA, ORDU BEREAN
CONTRAHISTORIA ALDIZKARIAREN AURKEZPENA.
"Contrahistoria" 2010eko udaberrian sortutako Madrilgo aldizkaria da, argitalpen eta ikerketa komertzial eta ofizialetan ageri ez diren gertaera historikoak berreskuratzeko asmoz, ikuspegi kritiko eta antikapitalistatik.
La Kelo gaztetxea
Las Viñas 63 - Santurtzi
lakelogaztetxea.blogspot.com