Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/11/24

A-30: Ekialde Hurbila: zine zikloa 7KATU GAZTETXEAN


  • Azaroak 30, 19:30ean
Los niños de Arna-----Juliano Mer Khamis
Lehenengo Intifadaren garaian Arna Mer –orain gutxi erail duten zuzendariaren ama–, bakearen eta giza eskubideen aldeko aktibista israeldarrak, okupazio militar sionistaren biktima diren umeen integritate fisiko eta morala babestea helburu zuen hezkuntza esperientzia baten buru izan zen. Berriz programatu dugu film hau Jeningo errefuxiatu eremuan Arna eta Julianok egindako lanaren errekonozimendu gisa.
Bestalde, Omar Barghouti, nazioarteko Boikot, Desinbertsio eta Santzio kanpainaren sortzaileari egindako elkarrizketa proiektatuko da.