Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/10/24

Atzo okupatu zuten Erandioko gaztetxea “epaile-agindu gabe” hustu dutela salatu dute

2011, Urriak 24

Erandioko gazteek atzo bertan okupatu zuten eraikina eraitsi dute gaur eguerdian. 3 gazte identifikatu dituzte eraikinaren kanpoaldean eta desalojoari berme legala emango liokeen epai-agindua erakusteari uko egin diote udaltzainek, Erandioko Gazte Asanbladak salatu duenez, “ez zutelako agindurik”.

Lekukoek jakinarazi dutenez, kolpeka eta ostikoka zabaldu du eraikineko atea udaltzain talde batek. Desalojoaren atzean lokalaren jabeak jarritako balizko salaketa baino ez dagoela jakinarazi dute bertara inguratu diren hainbat herritarrek eraispen agindua eskatu dienean. Blen aurkako jakak jantzita sartu da Ertzaintza eraikinaren barrualdera, eta hainbat gazte erretenitu dituzte. Asanblada burutuko du gazte asanbladak arratsaldeko 20:00etan, egoeraren aurrean nola jokatu erabakitzeko.


Atzo bertan okupatu zuten herriko hainbat gaztek gaztetxearen funtzioa emango zioten eraikina eta 70 gazte inguruk burutu zuten espazio autogestionatu berriaren aurkezpena. 2009ko apirilean okupatu zuten Erandioko gazteek aurreko gaztetxea, baina hark ere ordu batzuk iraun zituen.

Info+ ukberri.net