Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/09/29

Pinupe Gaztetxeak 15urte!



ZORIONAK PINUPE!!!    6+9 =15 urte

Zorionak gaztetxero guztiei. Dagoeneko 15 urte dira Lizarran gazte guztientzat eta ez hain gazteentzat proiektuak, ilusioak eta aisialdi jarduerak autogestionatzen damagunak. Urte hauetan belaunaldi, izaera eta kolektibo ezberdinetako pertsonak espazio libre eta asanbleario hauek sortzen eta konpartitzen ibili gara; ohiuka eskatzen ari den hiri honetan kolorea eta bizia ematen dioten basamortuko oasiak. Beharrezko gune hauek, udaletxea kudeatzen kapaza ez dena sortzen eta eskaintzen laguntzen dute. Azken finean, sormena garatzen, gogoeta sortzen eta alternatibak eskeintzen laguntzen duten espazioak. Hau izan daiteke gure udaletxearen erantzuna orokerrean oztopagarria izatearen arrazoia, nahiz eta gure eginbeharra gazteentzat eta herritar guztientzat aberastasun sozial eta kultural bat izan. Lizarrako herritarrak lagundu edo elkarlanean aritu beharrean hainbat gauzaren artean kalearen erabilera mugatzen, gaztetxeak husten, ekintza ezberdinak galarazten eta lizarrako herri kolektiboak kriminalizatzen aritu da. Hala ere gu, gure eginkizun sozial eta politikoa galarazten duen edozein gobernu edo ordenantzaren gainetik gaude. Inposizioen gainetik gaude. Guk, egiten dugun gauzetan sinesten dugu eta gure helburuak, idealak, sinesmenak eta jarrerak haienak bezain bidezkoak dira. Hori horrela izanda, beste behin, hurrengo egunetan (irailaren 30etik urriaren 16era) Pinupe gaztetxearen bederatzigarren urteurrena ospatuko dugu hitzaldiak, antzerkiak, kontzertuak, bazkari herrikoiak, kalejirak…bezalako ekintzekin. Herriko kolektibo sozial ezberdienen eta gazte askoren eskakizunen, beharren, kezken eta alternatiben islada bat, herritar guztientzak eskainitakoa; eta era berean urte osoan zehar egiten diren ekintzen adibidea.

Horregatik guztiagatik, ekintza guztietaz gozatzera eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, egun berezi bezala gaztetxe eguna (Urriak 8, larunbata) aipatuz, non bazkari herrikoiaz, kalejira alaiaz eta Pinupen kontzertuetaz gozatu ahalko dugun.

info+ :  http://lizarrakogaztetxea.wordpress.com/