Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/09/05

Kaixo, jendea!


Albiste txiki bat Santurtzitik: ostiralean, hilak 2, Iberdrolak
birritan kendu zuen gaztetxeko argindarra. Goizeko 10etan agertu
ziren, eta apur bat geroago, zipaioak. Besterik gabe, moztu eta
kableak eraman zituzten. Hiru ordu geroago, berriro jartzea lortu
genuen. Arratsaldeko 5etan, zuzenean agertu ziren zipaioekin ta
munipekin, eta pintxazo berria mozteaz gain, geure kableak lapurtuz,
zipaioek pertsona bat identifikatu zuten gaztetxera sartu ostean.
Momentu honetan isolatuta gaude sare elektrikotik (uharte bat gara!!!)
eta ez dakigu oso ondo nor edo zer dagoen eraso honen atzean.

Jakina, berriro ere jarriko dugu argindarra, baina horretarako 100

metro kable beharko dugu, gutxienez 6 milimettrokoa, eta hementxe
dator eskaria: kontuan izanda gaztetxe batzuk lantegiak izandakoak
direla, edo beste modren batez lortu baduzue, jakin nahi genuke ea
nonbait izan dezakezuen horrelako materialik.

Albiste berririk baldin badago, informatzen segituko dugu, ondo segi

eta eutsi gogor!!!

GAZTETXEEN AURKAKO ERASORIK EZ!!!