Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/09/27

1512-2012 hitzaldia Zumarraga-Urretxuko Gaztetxean


Ostegun honetan, hilak 29, arratsaldeko 19:30etan 1512-2012 Nafarroa Bizirik elkarteko Patxi Abasoloren hitzaldia izango dugu GazteleKUan. 
Datorren urtean 500 urte izango dira Nafarroako Erresuma konkistatua izan zela, eta horren harira 1512-2012 Nafarroa Bizirik elkarteak, erresuma haren inguruko azalpenak emango dizkigu, 500 urtetan deuseztatu ezin izan duten memoria horren kontzientzia berreskuratzeko asmoz.
Info 7ko lagunek prestatu duten kuña ere entzungai dago euren web orrian ( http://www.1512-2012.com/?p=2037 ) eta KKinZona Irratian, noski. 
Material postu bat ere egongo dela aipatu digute, dvd, liburu, kamixeta edota orain gutxi elkarte honek atera duen diska - hainbat talderen parte hartzearekin: Banda Batxoki, Bizardunak, El Trono de Judas, Los Zopilotes Txirriaos, Fermin Valencia…  - saltzeko.

Ostegunean, 19:30etan  KUn!

Animatu eta parte hartu!