Eibarren burututako okupazioaren momentu bat. (GARA)
Eibarko Gazte Asanbladak berak idatzi baten bidez azaldu duenez, "gaztetxeak norberak dituen trebeziak eta ahalmenak besteenekin batu eta modu kolektiboan gure bizitza sozialean, politikoan zein kulturalean faltan botatzen ditugun ekarpenak eta harremanak garatzeko aukera ematen duela sinisten dugu".
Eta aurreratu dute Elgoibarko gazteek gune autogestionatua nahi dutela, denon lekua eta eskaintza kultural anitza eskainiko dituen toki askea izango omen dena.
Horretarako, errespetuan eta elkarbizitzan oinarritutako gunea lortu ahal izateko, denon iritzia behar dutela aurreratu dute.