Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/06/07

Zumarraga Urretxuko Gaztetxearen urteurrena pixkanaka aurrera doa






Astelehena deskantsu hartuta, Urteurrena pixkanaka aurrera doala gogorarazten dizuegu. Aste honetako ekintzak zehatzago azalduko ditugu hemen:


Astearte honetan,  arratsaldeko 19:00tan dokumental emanaldia izango dugu,  Gaztetxeen ingurukoa izango dena.

Asteazkenean, berriz,  ZineKUren barnean, Wes Andersonen Life Aquatic pelikula umoretsua izango dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera.
Ostegunean, Gipuzkoaren jatorriari buruzko hitzaldia izango dugu Beñi Agirre historialaria izango dugularik gure artean.  Kartelean ikusiko duzuen moduan, hau ere 19:00tan izango da.


Ostiralean ekingo diogu Urteurrenaren barnean pisu handia hartu duen ekintzak:  Garapenkeriaren aurkako asteburua: txikizioa gure inguruan asteburu mardulak.

Ostiral goizean, 10:00tatik aurrera mendi buelta bat prestatu dugu, geure inguruko mendietan topa ditzakegun sendabelar eta arbolak ezagutu asmoz. Honen ondoren, tailerren bat egitea ere posible da. Arratsalde horretan bertan, Xabier Barriola izango dugu KUan, airearen egoera kezkagarriari buruzko argibideak emateko. 18:00tatik aurrera Poluzioa Zumarraga eta Urretxun hitzaldia.

Larunbata, 11, ere ez da makala izango. Garapenkeriaren aurkako asteburuarekin jarraituz, Beasain-Durango autobideak, AHT-ak, eta AHTaren azken opari den Goi-Tentsioko lineak geure inguruan egingo duten sarraskia bertatik bertara ikusteko ibilaldi bat antolatu dugu. Goizeko 09:00etan abiatuko gara, Urretxu-Ormaiztegi ibilbidearekin. Erdi bidean, Ezkioko Santa Lutzi auzoan hamaiketakoa egingo dugu eta bertan, fanzine interesgarri bat ere aurkeztuko dugu, aurretik aipatutakoaren ildotik. Ormaiztegira iritsi eta trenean bazkaritarako etxeratuko gara. Arratsalde horretan bertan: Denok Arrasatera AHTaren aruako manifara. Egun oparoa amaitzeko, Zarata Gaua izango dugu KUan: Annunaki Revenge,  Ernia, Diskoiraa, Nos la suda eta Dirtaa izango dira gurean.

Astea amaitzeko, eta berriz ere Zuk Zeuk Egin joakerari tira eginez, igandean arratsaldean zehar Bizikleta konpontzeko tailerra izango dugu Gaztetxean. Ez dezala inork pentsa bere bizikleta eraman eta inork konponduko dionik, norberak gainontzekoen irakaspenekin ikasi beharko baitu. GazteleKUan edonorentzako erabilgarria izan daitekeen bizikleta bat prest jartzea ere helburu bezala hartu dugu.
Aste potentea dudarik gabe, orain denok parte hartzea falta da.
Gaztetxea GUZTION etxea.
Animatu eta parte hartu lotsarik gabe!!