Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/06/30

Zumarraga Urretxuko Gazteen oharra:

Arratsalde on gazte!
Oraindik ere prestaketa lanetan gabiltza -lan apur bat nahi duen orok pasa dadila KUtik-, baina badugu egitaraua aurtengo Zumarragako Txosnetarako. Nahiz eta larri ibili garen antolaketan lanetan, pixkanaka badoa aurrera dena. Gaur arratsaldean bertan hasiko gara muntaketa lanetan, hortz, lagundu nahi duen oro azaldu dadila Gazteleku aldera 17:00tatik aurrera!

Ostiralean, arratsaldeko 20:00k aldera txupinazoa botako dugu txosnetan. Jaiei hasiera emango diegu eta txosnak irekiko ditugu. Gauean kontzertuak izango ditugu: Bad Sound System irunetik eta Adabegi taldea, txalaparta, dantzari eta beste hainbat sorpresarekin, ikusgarria izango dela ziurtatua dago! Gaueko 01:00tan, gutxi gorabehera, brindisa egingo dugu, preso dauden herritarren alde. Kontzertuak aurrera egingo du honen ondoren ere, noski.
Uztailak 2, Santa Ixabel eguna: Segoviako Ihesa taldeak bertsioekin datoz, Sarralde industrialdetik zuzenean. Ondoren Skatu nafarrak izango ditugu, bigarren diskoa aurkeztuz, Izana izanen. Doinu dantzagarri eta reibindikatiboak. Azkenik, Skapando talde legazpiarrak ere geurean lekua izango du, hauek ere skazaleak nola ez!
Igandean, uztailak 3,  egun berezia izango dugu arratsetik. 19:00k aldera, Txan Magoaren emankizuna izango dugu txosnetan. Ondoren, Manolo Kabezabolorekin kantu afaria egingo dugu, pikoteo eran -apuntatu KUan jarrita dagoen zerrendan-. Baina hau gutxi balitz, ondoren Elvis Caino bergarako DJ aski ezaguna izango dugu. Giroaren araberako musika pintxatzeko zailtasunik ez omen du! Ikusiko dugu zer nolako abildadea duen.
Astelehenean, eta txosnetako egitarauari kitto esateko,  Samba Dzanga taldea izango da taulagainean. Herriko musikariak dira gehientsuenak, eta bossa nova dute ardatz. Musika dantzagarriena gazte hauena ere!
Animatu eta parte hartu, denon beharra dugu!
JAI PARTE HARTZAILE BATZUEN ALDE!
TXOSNAK ALA HIL!