Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/06/30

Sestaoko Gazte Asanblada:

Ekainaren 28a dela eta kontzentrazioa burutu zuten Sestaoko udaletxe aurrekaldean 45 bat lagunek Sestaoko Gazte Asanbladak egindako deialdiari erantzunez. Mobilizazioak Bilduren, Gazte independentisten, Mamarigako kultur etxearen, Andere Bidatz talde feministaren eta Pikutara gazte konpartsaren babesa izan zuen.

Gazte Asanbladako kideek amaieran azpimarratu nahi izan zutenez, gai hau Ezkerraldeko eta batez ere Sestaoko mobilizazio agendan jartzea lortu da. Izan ere, aldarrikapen hau ez da hiriburuetara mugatzen den, ezta karroza erraldoiez beteriko desfileetan lortuko den zerbait, eta guztiz beharrezkoa da eguneroko lanaz homofobia, lesbofobia eta transfonia heltzen diren toki guztietara askapen sexualaren aldeko borroka ere iristea.

Kapitalismo arrosak moda, estereotipo eta edertasun kanonen bitartez asimilatu eta sisteman sartu nahi gaituela ohartarazi zuten, heteropatriarkatuak guretzako tokia baduela sinetsaraziz, 'auzo aske' eta 'idilikoen' sorreraz eta sasinormalkuntza salduz. Honen aurrean, izpiritu aldarrikatzaile eta askatzailea mantentzera animatu nahi izan zuten, iraultza sexualaren alde lan eginez.

Bestalde, ekainaren 28tik aurrera, Sestaoko txosnagunean sexu aniztasun mugimenduaren inguruko erakusketa dago, bigarren urtez.

Heteropatriarkatua suntsitu!

Sestaoko Gazte Asanblada
www.sestaokogazteasanblada.org