Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/06/09

Ostegun soziokulturalak (Ekaina ) Pinupe Lizarrako Gaztetxean

Ekaina iritsi da eta hilabetero bezala ostegunetan pinupe gaztetxean sekulako ekintzak antolatuta daude, denon artean ikasteko eta dibertitzeko.  Hilabete honetan, ekainak 9 osteguna arratsaldeko 17:00tan pinupe gaztetxean gelditu dugu "EKOLO zuku ekologikoaren" lantegira bisita egiteko.  Zuku industrialak eta zuku ekologikoen prozesuen arteko ezberdintasunak ikusi eta ikasiko ditugu. anima zaitez eta egun freskagarria pasatzera etorri.  Beste ostegunetan berriz, arratsaldeko 19:00tan tailer oso interesgarriak izango ditugu.   

OSTEGUN SOZIOKULTURALAK:

Ekainak 9 (17:00) :  EKOLO zuku ekologikoaren lantegira bisita
Ekainak 16 (19:00):  Rasta tailerra. pinupe gaztetxean
Ekainak 23 (19:00):  koadernazio tailerra. gaztetxean