Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/06/02

Leitzeko Atekabeltz Gaztetxearen oharra herriko eragileei

 Kaixo, adiskideak:

Badira urte batzuk Atekabeltz herriaren etxea denetik, herritarren elkarlanari esker, eta geroztik hainbat eragilek erabiltzen dugu etxea geure jardueretarako.

Gaur egun, batzorde batek kudeatzen du Atekabeltz Herrigunea, eta batzorde horrek kudeaketa hobetu eta zabaltzeko proposamen txostena landu du.

Herriko eragile zareten horiei, txosten hori gustu handiz helarazten dizuegu, zuen taldean irakurri, aztertu eta  eztabaidatzeko.  Eta, bidenabar, “Atekabeltz Herrigune proiektua” deitzen dugun horretan parte har dezazuen ere animatzen zaituztegu.

Horretarako, ekainaren 3an, arratsaldeko 7etan, Atekabeltz Herriguneko ateak zabalik izanen dituzue. Programa hau izanen da:
     ·Proiektuaren aurkezpena 
     ·Parte-hartze gonbidapen publikoa herriko eragileei
     ·Luntxa

EKAINAREN 3an arratsaleko 19:00etan ATEKABELTZAN elkar ikusiko garelakoan gaude,
                                        Gonbidatuta zaudete!