Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/06/10

Hernanin AHT EZ! eguna

Ekainak 18, larunbata: kAHTeak txikitu eguna Hernanin
Estatu espainolak eta Eusko Jaurlaritzak abiada bizian ekin diote Euskal Herrian AHTa eraikitzeari. Baina, abiada hori moteldua izan da, munstro honek herri, bailara zein mendietan aurkitu dituen oztopoak direla eta. Herriak, makroazpiegitura honen izaera txikitzaile, antisozial eta sahutzaileaz jabetuz, aurre egin dio hasieratik, ondorio errepresiboak berehalakoak izan direlarik: atxiloketak, identifikazioak, epaiketak, jipoiak,... Proiektu honen legitimitate baxua dela eta, indarrez inposatu nahi izan digute. Baina, oposizioak, beste behin ere, jakin du egoera hauei aurre egiten eta errepresaliatuei elkartasuna adierazi die. Horren adibide da, kAHTeak Txikitu ekimena, AHTren aurkako borrokak jasandako errepresioari aurre egiteko bilduriko pertsona eta kolektiboak. Helburu nagusiak, azpiegitura honen proiektuak eragindako gertakari errepresiboak ezagutarazi eta salatzea da, errepresaliatuen artean koordinazio minimo bat sortzea eta isunei aurre egitea mekanismo ezberdinen bitartez.
kAHTeak Txikitu-k eginiko lehen ekimena, AHTren aurkako borrokan eman diren kasu errepresibo (ia) guztiak biltzen dituen dossier bat burutzea izan da, hauei buruzko analisi politiko bat egiteaz gain. Dossier hau, ekainaren 18 an, larunbata, Hernanin egingo den kAHTeak Txikitu egunean aurkeztuko da publikoki, beraz, deia luzatzen da herritarrei egun honetan parte hartzeko. Egitaraua ondorengo hau izango da:

- 12:00tan Kontrakantxa Gaztetxean: "AHTren aurkako mugimendua eta errepresioa: ibilbide politiko eta historikoa" dossierraren aurkezpena.

- 14:30tan Tilosetan: Bertso-bazkaria, Iñaki Gurrutxaga eta Iñigo Mancisidor "Mantxi" bertsolariekin. 6 euro

- 19:00tan MANIFESTAZIOA Gudarien plaztik: "Ez errepresiorik, ez AHTrik!"

- 23:00tan kontzertuak Kontrakantxa Gaztetetxean, KOP eta ESTRICALLA taldeekin. 6 euro


Anima hadi eta AHTren aurka eta errepresioaren aurka parte hartu!!!

Txartelak salgai: Hernanin, Andoainen, Astigarragan, Usurbilen, Lasarten, Donostian, Bilbon, Tolosan, Beasainen, Ordizian, Urretxun, Bilbon, Iruñerrian, etab.