Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/06/20

500 lagun dantzan, Kukutza Gaztetxea ez ixteko LIP Dub-ean



500 pertsonek parte hartu zuten atzo, igandean, Errekaldeko Kukutza Gaztetxearen itxiera salatzeko filmatutako LIP Dub-ean. Antolatzaileek adierazi dutenez, bost orduko grabaketa “solairuz solairu” egin zuten “hain handia den etxe baten zer mugitzen den ikustarazteko”.

Kukutzaren etorkizuna kinka larrian dago apiriletik. Orain dela 17 urte eraikina erosi zuen Cabisa enpresak salerosketa askeko etxebizitzak egin nahi ditu.

Horrez gain, sinadura eta atxikimenduak biltzeko kanpaina abiatu dute.

[11-06-14] Errekalde jaietarako Kukutzak prestatu duen egitaraua aurkeztu dute

[11-06-06] Kukutzaren aldeko lid-duba grabatuko dute ekainaren 19an