Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/05/31

ZORIONAK GAZTELEKU! 9 URTE!

Aupa gazte!

Ekaina ia gainean daukagu, eta urteroko legez, aurten ere geure urteurrena ospatuko dugu. 9 urte dira jada, herriko gazte askoren artean Urolako Tren geltoki zaharra berritu eta gaur egun ezagutzen dugun Gaztetxea, GazteleKUa, KUa, martxan jarri zutela. Ordudanik, ez da falta izan gazterik Gaztetxeari darion suari putz egiteko. Hainbeste kolektiboren aterpe izan den etxe honek, 9 urte bete ditu! Zorionak! Zorionak Gazte Asanbladari ere!
Ekain guztietan egitarau oparoa izaten badugu, aurtengo ekainekoa zoratzeko modukoa da - ondo pasa arren, lana ere eskatzen baitu hainbeste ekintzak!-. Gazteenentzako eta ez hain gazteentzako pentsatzen egin dugu egitaraua, denok baitugu lekua Gaztetxean.
Pixkanaka komentatzen joango gara, hortaz, lehenengo asteko ekitaldiak azpimarratuko dizkizuegu:
Urteurrenari hasiera emateko, Zarauztik datozen Komuneko Paperean poesia errezitaldia izango dugu geurean, hilak 2, osteguna. 25.emanaldia da euren poesia komuneko paperean idazten duen Epelde anaiena, eta esan digutenez, AZKEN emanaldia da. Hortaz, ikusi ez badituzu ez zazula galdu, damutuko zara bestela! Benetan errezitaldi kuriosoak egiten dituzte, Imanolek errezitatzen duen bitartean bere anaiak musikatu egiten dizkio poesiak. Oso gomendagarria! Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia.
Ostiralean, berriz, www.musikazuzenean.com atariko Koldo Otamendi izango dugu geurean, baita herriko musikari batzuk ere -gerturatu nahi duen oro dago gonbidatuta-, mahai inguru batean Euskal Herriko eszena musikalaren inguruan eztabaida bat egiteko.
Hilak 4ean, larunbat gauean jada klasiko bat bihurtu den GUATEKEA izango dugu KUan. Hamarkada batzuk atzera egingo dugu. 60 eta 70.hamarkadako musika dantzagarrienarekin zuen moñoak astintzeko ezinhobea! Edabe magikorik ere izango ote den susmoa zabaldu da aurtengoan ere...
Lehenengo astea amaitzeko, Nux Vomica talde amerikarra izango dugu geurean! Beste asko bezala, Europa guztian joko dute biran. Denera, 30 kontzertu baino gehiago ematera datoz eta gurean ere egingo dute geldialdia. Soinu bortitza amerikarrena: http://abortedsociety.com/2011/05/nux-vomica-european-tour-mayjune-2011/ Nahiz eta kartelean ez azaldu, beraiekin batera izango dira oholtza gainean KAOSARENERASOAK soraluzeko taldea. Guztia nola ez, Zaratatarazeko kideen eskutik dator! Igandean 19:00etan hasiko da kontzertua.

Dena debalde izango da, DENA MUXUTRUK.

Hilabete guztiko egitaraua: