Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/05/12

Zallako VI. Gazte Eguna


Kaixo lagunok

Badator Zallako VI. Gazte Eguna!!!!!!!

Maiatzak 28, azken urteetan bezala, gazteon nahi eta ametsen topagune izan nahi duen Gazte Eguna ospatuko dugu.
Gure asmoa parte-hartzea, kultura, aisialdi alternatiboa... bultzatzea da aldarrikatzeko egun herrikoi honetan. Egun
osoan zehar gazte proiektuen hamaika adibide izango ditugu, besteen bat egitarautik kanpo gelditu direla jakinda.
Egun honetan gainera ez dugu ahaztu behar Gaztetxeak bizi duen egoera, oraindik ere epaiketaren zain gaude eta inork
ez gaituela geldituko ohiukatuko dugu Zallako kaleetatik.

Denon parte-hartzea ezinbestekoa da, beraz animatzen zaituztegu Zallako VI. Gazte Egunara etortzen eta honetaz gozatzera.

Gora Zallako Gaztetzea!!!!

Gora Zallako Gazteria!!!!