Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/05/05

Mexikoren inguruko bideo eta argazki erakusketa Kortxoenenan.

¡VIVA MEXICO! dokumentala 2006 urteko mexikoko testuinguru politikoaren
baitan, zapatistek (EZLN) aurrera eramandako La Otra Campaña-ren ibilbidea
isladatzen du.

La Otra Campaña-k proposatzen duena da mexikoko estatu zein herrialde
ezberdinetan “behean eta ezkerrean” dauden erresistentzi ahots ezberdinak
elkar,ezagutu eta batzea, partidu politikoetatik at, beste Mexiko bat
saretu eta eraikitzeko.

Asmo horrekin habiatzen da Marcos Komandanteordea (zapatisten
bozeramailea) 6 hilabeteko epean Mexiko guztia zeharkatzeko(Chiapasetik
Estatu Batuetako mugaraino) eta herrialde ezberdinetako
borroka-esperientziak entzuteko.

Dokumental honen bidez nabarmen isladatzen da mexikoko lurralde zabaleko
aniztasun ugaria eta leku ezberdinetan sistema neoliberalaren ondorioak
gordinki pairatzen dituztenen ahots bateratua.

Maiatzaren 10, asteartea, La otra mirada argazki erakusketa, dokumentala
ikusteko eta Nicolas Defosse dokumentalaren zuzendariarekin hitzegiteko
aukera izango duzu.

18:00tan “LA OTRA MIRADA” argazki-erakusketa.
18:30tan: “¡VIVA MEXICO!” dokumentala.
Ondoren:  Nicolas Defosse zuzendariarekin mahai-ingurua.

Dokumentalaren trailerra: http://grosekoga.net/2011/05/05/2522/