Autogestioaz elkarbanatu, elkartrukatu...

2011/05/20

Lizarran kalea errebindikatuko dute larunbatean

Datorren larunbatean, Maiatzak 21, Lizarrako jai txikien harira, kalea guztiona dela aldarrikatzeko eguna izango da.

Gaur egun, Lizarrako udaletxeak egindako ordenantza munizipalarekin gure askatasuna bermatzen ari da. Gure kaleetan ekintzak antolatzeko baimenak eskatu eta itxuragabekeriko baldintzak onartu behar ditugu, kartelak jartzeagatik isunak jasotzen ditugu... GAZTE! Ordua iritsi da, hemendik aurrera egoera oso ezberdina izango da, kalera ateratzeko deia egiten dugu. Legez kanpo bihurtu dituzten ekintzak (kartelak jarri, muralak egin, kalejirak, kontzertuak, bazkariak, erakusketak, bideoemanaldiak... kalean antolatzea) normalizatzeko garaia dela uste dugu, gure eskubideak bermatzen dituztelako. Axola zaigu zein koloretakoa den udaletxea, Kaleak herritarrenak dira eta ez Politiko batzuen onuragarrirako.

Horregatik Lizarrako Gazte Asanbladak (LI.G.A.) Ordenantza munizipala desagerrarazteko borroka martxan jartzeko gonbidapena egiten dizuegu.

Animatu, Errebindikatu, Dantzatu, Gozatu eta gurea dena berreskuratu.